Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 20 enero 2011 17:56

BILBO, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, giro egonkorrari eutsiko dion arren, are gehiago hoztuko du. Zerua lainotuago egongo da, bereziki kantauri isurialdean, baina hala ere, zerua ez da guztiz estalita egongo eta ostarteak ere zabalduko dira, bereziki eguerdi partean.

Haizea ipar-ekialdetik sartu eta aire hotza bultzatzen jarraituko duenez, tenperaturak beste koska bat egingo du behera. Gauean izotza botako du bazter askotan. Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 7 gehienez; Iruñean -2 gutxienez eta 3 gehienez;

Donostian 1 gutxienez eta 6 gehienez; Gasteizen -4 gutxienez eta 3 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta itsaskia eragingo du. Goizean zehar baretu egingo da, 3ko indarra hartu eta itsaskirria sortaraziko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 4:11n eta 16:42an izango dira, eta itsasbeherak, 10:27an eta 22:54an.