Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 22 enero 2011 8:03

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur ere eguraldi hotza eta argia espero da. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da eta horregatik goizean goiz hotz handia egingo du. Barnealdean izotza egingo du eta baliteke kostaldean ere egitea. Tenperatura maximoak, aldiz, igo daitezke apur bat; dena dela, negu gorrikoak izaten jarraituko dute.

Gauean hodeiak ugaritu egingo dira, ipar-mendebaldean batez ere; hor prezipitazio txikia egiteko probabilitate handia dago eta 100-200 metrotik gora elur-moduan egingo du gainera. Elurra egitekotan, oso elur gutxi espero da.

Hiriburuetan, Bilbon 2 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez; Iruñean -4 gutxienez eta 0 gehienez; Donostian -1 gutxienez eta 6 gehienez; Gasteizen -4 gutxienez eta 3 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta azken orduetan 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, azken orduetan itsaskiko guneekin. Ipar/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 17:26an izango da, eta itsasbeherak, 11:10ean eta 23:38an.