Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 22 enero 2011 15:05

BILBO, 22 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandearen lehenengo partean zerua hodeitsu egongo eta prezipitazio txikia egingo du, Bizkaian eta Arabako iparraldean batez ere, 100-200 metroko elur-kotarekin.

Tenperatura minimoak, behintzat, ez dira hain hotzak izango, goizaldeko hodeitzari esker, eta kostaldean ez du izotzik egingo ziur aski. Egunaren bigarren partean ateri egongo da eta tarteka eguzkia gailenduko da zeruan, lurraldearen ekialdean batez ere.

Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez; Iruñean -4 gutxienez eta 1 gehienez; Donostian 1 gutxienez eta 5 gehienez; Gasteizen -3 gutxienez eta 1 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin eta goizaldean 4ko tarteekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, goizaldean itsaskiko guneekin. Ipar-osagaiko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 5:39an eta 18:12an izango dira, eta itsasbehera, 11:55ean.