Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 24 enero 2011 17:13

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean zerua lainotuago egongo da, kantauri isurialdean bereziki. Bertan euri tanta batzuk bota ditzake, egunaren lehenengo partean eta Bizkaiko kostaldean batez ere. Gainontzeko lekuetan eguraldi lasaia espero da berriro ere, ipar-ekialdeko haize hotzak sortutakoa.

Hotz eginagatik, tenperaturak apur bat gora egingo du, batez ere minimoak; hala ere, barnealdeko leku askotan izotza egingo du. Hiriburetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez; Iruñean -1 gutxienez eta 4 gehienez; Donostian 3 gutxienez eta 6 gehienez; Gasteizen -3 gutxienez eta 4 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa izango da. Itsasgorak 7:14an eta 19:50ean izango dira, eta itsasbeherak, 1:10ean eta 13:32an.