Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 25 enero 2011 18:20

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, egunaren lehenengo partean eguraldi lasaia espero dugu. Barnealdeko giroa eguzkitsua eta hotza izango da, kantauri isurialdean, aldiz, hodeitsuagoa eta epelagoa. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta gauean euri apur bat egin lezake, kostaldean batez ere. Haizea aldakor ibiliko da; egunaren bigarren partean mendebal/hego-mendebaldetik joko du eta indartu egingo da.

Tenperaturei dagokienez, hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez; Iruñean -3 gutxienez eta 4 gehienez; Donostian 2 gutxienez eta 7 gehienez; Gasteizen -4 gutxienez eta 6 gehienez.

Itsasoan haizea aldakor ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Arratsaldetik aurrera mendebal-osagaikoa ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin gauean; itsaskirria edo itsaskia izango da orduan, itsaski handiko guneekin gauean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 8:07an eta 20:46an izango dira, eta itsasbeherak, 2:02an eta 14:28an.