Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 31 enero 2011 18:02

BILBO, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar ipar partean zerua oso hodeitsu egongo da eta arratsaldearen bukaeran ostarte batzuk zabalduko dira. Hegoaldean berriz, ostarteak gailenduko dira. Noizbehinka zirimiria egin dezake, aukera handiagoz itsasotik gertu. Iparraldeko haize ahula ibiliko da.

Tenperatura maximoek apur bat gora egingo dute, baina hotza egiten jarraituko du. Barnealdeko zenbait puntutan izotza botako du goizean goiz. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez; Iruñean 0 gutxienez eta 6 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 8 gehienez; Gasteizen 0 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, ipar-mendebaldekoa nagusi, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 2:18an eta 14:50ean izango dira, eta itsasbeherak, 8:39an eta 20:38an.