Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 2 febrero 2011 8:03

BILBO, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro hodeitsuarekin jarraituko dugu, batez ere egunaren lehenengo partean eta kantauri isurialdean. Bertan han-hemenka euri txikia egin dezake. Elurra mendi tontor garaienetan baino ez da agertuko. Lurraldearen hegoaldean arratsaldean ostarteak ikusiko ditugu. Iparraldeko haizea ibiliko da.

Tenperaturari dagokionez, ez da garrantzizko aldaketarik espero; kostaldean maximoak 10 graduren bueltan ibiliko dira, eta barnealdean 5-7 graduren artean. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez; Iruñean 1 gutxienez eta 7 gehienez; Donostian 6 gutxienez eta 9 gehienez; Gasteizen 2 gutxienez eta 7 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 15:30etan izango da, eta itsasbeherak, 9:20an eta 21:15ean.