Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 3 febrero 2011 8:03

BILBO, 3 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur aldaketa gutxirekin hasiko dugu eguna. Hodeiak gailenduko dira zerupean eta zirimiria egiteko aukera egongo da oraindik. Hori bai, tenperaturak gorako bideari eutsiko dio eta arratsalde-gauean zerua txukuntzen joango da.

Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez; Iruñean 4 gutxienez eta 11 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 11 gehienez; Gasteizen 4 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, mendebal-osagaikoa nagusi, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu; egunaren bukaeran handitu eta 2,5-3 metrokoak izango dira.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 16:05ean izango da, eta itsasbeherak, 9:56an eta 21:48an.