Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 8 febrero 2011 18:14

BILBO, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean eguzkia eta zeru urdina nagusituko dira. Goizaldean izotza barnealdeko txoko askotan agertuko da eta aurreko egunetan bezala, behe-lainoa sortuko da. Egunez, tenperatura 15-20 graduren bueltan ibiliko da eguneko ordurik epelenetan. Ia egun osoz hegoaldeko haizea ibiliko da; hala ere, eguerdi aldean brisa altxa daiteke kostaldean.

Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean -1 gutxienez eta 16 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 18 gehienez; Gasteizen -2 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainerakoan itsaskirria, itsaskiko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 6:56an eta 19:19an izango dira, eta itsasbeherak, 00:49an eta 13:02an.