Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 18:43

BILBO, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunerako ez dugu aldaketa nabarmenik espero. Zeruan goi-hodei batzuk ager daitezke, baina besterik ez. Hegoaldeko haizea nagusituko da, eta tarte biziren batekin ibiliko da. Goizaldean barnealdeko bazterretan izotza egingo du eta eguerdi aldean tenperaturak atsegina izaten jarraituko du; beroenak 20 gradutik hurbil mugituko dira.

Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 0 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 6 gutxienez eta 18 gehienez; Gasteizen -1 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainerakoan itsaskirria. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 7:33an eta 19:59an izango dira, eta itsasbeherak, 1:22an eta 13:37an.