Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

BILBO, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, egunak aurrera egin ahala, aldaketak sumatzen joango gara. Egunaren hasieran barnealdean izotza sortuko da berriro eta behe-lainoa ager daiteke. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak egongo dira eta egunaren bukaeran lurraldearen mendebaldetik ugaritu egingo dira. Hego-osagaiko haizea egunaren bukaeran ipar-mendebaldera alda daiteke kostaldean.

Tenperaturan, gorabehera handirik ez. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 2 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 18 gehienez; Gasteizen 0 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da eta 3ko indarra hartuko du. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainerakoan itsaskirria edo itsaskia; arratsaldetik aurrera itsaskirria izango da. Mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, bukaeran bi metrora txikituz.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 8:19an eta 20:49an izango dira, eta itsasbehera, 14:22an.