Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

BILBO, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean egunsenti eguzkitsua espero dugu denean. Goizetik aurrera poliki-poliki hodeiak mendebaldetik ugaritzen joango dira eta arratsaldean zerua estalita geratuko da. Arratsaldetik aurrera bustiko du mendebaldean eta orduek aurrera egin ahala euria denera zabalduko da.

Hego-mendebaldeko haizea tarteka ufada biziekin ibiliko da eta honek kantauri isurialdean tenperaturaren gorakada txikia eragingo du. Egunaren bukaeran elur-maila 1.000-1.200 metro ingurura jaitsiko da.

Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 5 gutxienez eta 13 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 16 gehienez; Gasteizen 4 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5eko indarrarekin; arratsaldean mendebaldera egingo du eta 4ko indarrarekin ibiliko da. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin egunaren lehen partean, eta gainontzekoetan itsaskirria izango da, itsaskiko guneekin egunaren lehen partean. Mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 10:43an eta 23:51n izango dira, eta itsasbeherak, 4:18an eta 17:07an.