Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 14 febrero 2011 17:10

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean zeruan hodei ugari egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu. Elurra egingo du 1.100-1.300 metrotik gora eta ekaitzak jo dezake, kostaldean bereziki. Mendebaldeko haizea, berriz, hizpide izango dugu egun osoan; bizi ibiliko da, tarteka bolada oso zakarrekin.

Tenperatura maximoak kostaldean 13 gradu inguruan geratuko dira, eta barnealdean 8-10 graduren bueltan. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez; Iruñean 4 gutxienez eta 10 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez; Gasteizen 3 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusi, 4-5eko indarrarekin eta egunaren lehenengo partean 6ko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria edo itsaskia gainontzekoetan. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 00:37an eta 13:16an izango dira, eta itsasbeherak, 7:04an eta 19:10ean.