Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 17 febrero 2011 8:03

BILBO, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldiak okerrera egingo du, bereziki egunaren bigarren partean. Hodei ugari ikusiko dugu eta euria barra-barra egingo du, batez ere kantauri isurialdean eta arratsaldean. Haizea hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogorrekin. Arratsaldean eta gauean 1.000 metrotik gora egingo du elurra.

Tenperaturak behera egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez; Iruñean 1 gutxienez eta 9 gehienez; Donostian 6 gutxienez eta 11 gehienez; Gasteizen 2 gutxienez eta 8 gehienez.

Itsasoan goizaldean eta goizean goiz hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaskirria eragingo du eta itsaskia gainontzekoetan. Goizean zehar ipar-mendebaldera aldatu egingo da, 4ko indarra hartu eta itsaskia eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak lau metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 14:57an izango da, eta itsasbeherak, 8:45ean eta 20:43an.