Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 20 febrero 2011 8:03

BILBO, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, goizean eguzkia jaun eta jabe izango da zeruan. Giro argia eta polita espero da, beraz, hodei gutxirekin. Arratsaldearen hasieran termometroa 15-16 graduren bueltan egongo da. Arratsaldean haizea aldatu eta ipar ukitua hartuko du; orduan hodeiak ugaritu egingo dira eta gauean zerua estalia geratuko da.

Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 4 gutxienez eta 13 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 14 gehienez; Gasteizen 2 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan, hegoaldeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaso kizkurra eragingo du lehenengo bi milietan eta itsaskirria gainerakoetan. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da 3-4ko indarrarekin itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu goizean eta egunean zehar hiru metrora igoko da.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 4:38an eta 17:07an izango dira, eta itsasbeherak, 10:53an eta 23:18an.