Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 25 febrero 2011 8:03

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro atseginarekin jarraituko dugu. Hainbat zonaldetan, behe-lainoarekin eta hodeitsu esnatuko da eguna, baina goizean zehar altxatu eta gainontzeko orduetan giro argia nagusituko da; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak, ostarteekin tartekatuko dira.

Tenperaturari dagokionez, lehenengo orduak freskoagoak izango dira eta eguerdi partean 16-18 gradu artean mugituko dira termometroak. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Iruñean 5 gutxienez eta 18 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 17 gehienez; Gasteizen 4 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta eki-osagaikoa nagusituko da; itsaso kizkurra eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 8:39an eta 21:15ean izango dira, eta itsasbehera, 15:05ean.