Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 26 febrero 2011 15:05

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar nabarmen hoztuko du eta euritarako egongo da. Aire masa hotz bat iritsiko zaigu, eta tenperaturak nabarmen egingo du behera; termometroak aurreko eguneko balioekin alderatuz 4-6 gradu beherago kokatuko dira eguerdi partean.

Tenperaturaren jaitsieraz gain, zeruan hodei trinkoak gailenduko dira eta zaparradak botako ditu. Iparraldeko haizea ere zakar ibiliko da, bolada gogorrekin. Egoera honekin, elur-kota 1.000 metroren azpitik jaitsiko da egunean zehar.

Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez; Iruñean 4 gutxienez eta 8 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 10 gehienez; Gasteizen 1 gutxienez eta 8 gehienez,

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 12:04an izango da, eta itsasbeherak, 5:17an eta 17:46an.