Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 28 febrero 2011 18:21

BILBO, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean zaparradak izango baditugu ere, ez dira hain ugariak izango; hala ere, 600 metrotik gora elur moduan botako ditu. Tarteka elur-maila 500 metrora jaitsi daiteke; gainerakoan euria egingo du, euri ertaina egunaren lehen partean eta kantauri isurialdearen mendebaldean. Oraindik trumoi-ekaitzak bota ditzake, baita txingorra ere, batez ere goiz partean.

Izotza sor daiteke, baina tenperatura ez da askorik mugituko. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 8 gehienez; Iruñean 0 gutxienez eta 4 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 7 gehienez; Gasteizen 0 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 1:20an eta 13:58an izango dira, eta itsasbeherak, 7:44an eta 19:47an.