Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 1 marzo 2011 18:17

BILBO, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, egunak aurrera egin ahala, geroz eta prezipitazio gutxiago espero dugu. Goizaldean oraindik zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere Bizkaian; gainontzeko orduetan zaparradak txikiagoak eta bakanagoak izango dira. Ekaitz arriskua desagertu egingo da, baina elur-maila 600-800 metro artean kokatuko da.

Tenperatura berdintsuekin jarraituko dugu; barnealdeko zenbait txokotan izotza ager daiteke berriro, eguneko lehen orduetan eta baita azken orduetan ere. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 9 gehienez; Iruñean 1 gutxienez eta 6 gehienez; Donostian 5 gutxienez eta 8 gehienez; eta Gasteizen 1 gutxienez eta 5 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 2:09an eta 14:39an izango dira, eta itsasbeherak, 8:28an eta 20:24an.