Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 6 marzo 2011 7:03

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro polita nagusituko da. Zerua txukun agertuko da, baina goizaldean behe-lainoa sortuko da ohiko lekuetan.

Eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak ez du gorabehera handirik jasango; balio altuenak 13-15 gradura helduko dira kostaldean eta 10-12 gradura barnealdean. Barnealdean izotza botako du berriro goizaldean.

Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez; Iruñean 2 gutxienez eta 13 gehienez; Donostian 4 gutxienez eta 14 gehienez; Gasteizen -2 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ekialdetik finkatuko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-osagaiko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 16:39an izango da, eta itsasbeherak, 10:33an eta 22:19an.