Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 9 marzo 2011 18:13

BILBO, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean eguraldi atseginarekin jarraituko dugu. Eguna argitzen hasten denean hodei baxuak izango ditugu zeruan, batez ere kantauri isurialdean, baina pixkanaka hodeiak desagertzen joango dira eta eguerditik aurrera oskarbi egongo da. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da eta arratsaldean brisa sartuko da itsasertzera.

Tenperatura maximoek apenas jasango dute aldaketarik, baina minimoak jaitsi egingo dira. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 4 gutxienez eta 17 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 16 gehienez; eta Gasteizen 3 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 6:19an eta 18:38an izango dira, eta itsasbeherak, 00:09an eta 12:23an.