Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 11 marzo 2011 7:03

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragapenaren arabera, gaur, goizean zehar aldaketa sumatzen hasiko gara. Hodeitza hegoaldetik iritsiko zaigu, eta bertan hasiko da lehenengo zerua estaltzen. Kostaldean, ia arratsaldera arte giro eguzkitsuarekin jarraituko dute. Iluntze partean euri pixka bat egin dezake barnealdean. Hego-haizea ibiliko da eta orduek aurrera egin ahala zakartzen joango da.

Tenperaturan, ia aldaketarik ez. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 4 gutxienez eta 16 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 17 gehienez; eta Gasteizen 2 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; arratsaldean zakartu eta 4ko indarra hartuko du. Lehen bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria, arratsalde-gauean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 19:14an izango da, eta itsasbehera, 12:56an.