Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 13 marzo 2011 8:03

BILBO, 13 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hodeiekin jarraituko dugu eta zaparradak leku gehiagotara zabalduko dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da, nahiz eta kantauri isurialdean brisa sartu. Zaparradak tartekatuak izango dira, baina edonon busti dezake.

Tenperatura maximoak 14 eta 17 gradu artean kokatuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez; Iruñean 5 gutxienez eta 17 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 16 gehienez; Gasteizen 5 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; egunaren bigarren partean haizea eki-osagaira aldatu eta baretu egingo da, 2-3ko indarra hartuz. Itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 8:39an eta 21:13an izango dira, eta itsasbehera, 14:45ean.