Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 15 marzo 2011 8:03

BILBO, 15 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur goizean hodeiak ugarituz joango dira eta eguna aurrera joan ahala euria hegoaldetik kantauri isurialdera hedatuko da. Zaparradarik handienak Nafarroan espero dira. Haizea ahulago ibili eta aldatu egingo da, hegoaldetik iparraldera. Horregatik, kantauri isurialdeko eskualdeetan tenperatura jaitsiko da, gutxi bada ere; gainontzeko lekuetan ez da aldaketa handirik espero tenperaturan.

Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez; Iruñean 8 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez; eta Gasteizen 8 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatu eta 4ko indarra hartuko du. Itsaskirria eragingo du, eta gero itsaskia. Iparraldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran jaitsi, eta metro batekoak izango dira.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 12:14an izango da, eta itsasbehera, 17:48an.