Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 17 marzo 2011 17:10

BILBO, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean lurralde osoan eguraldiak hobera egingo du nabarmen. Goizean zeruan aurreko egunetako hodei hondarrak agertuko dira oraindik, iparraldean batez ere, baina ez digute euririk ekarriko. Arratsaldea, berriz, eguzkitsua izango da edonon. Haizeak ere ahultzera egingo du, baina iparraldetik ibiliko da momentuz.

Tenperatura maximoak igo eta kostaldean 16 gradu ingurura ere ailegatuko dira. Gaua freskoagoa izango da eta Araba eta Nafarroako mendiko bailaretan izotza egiteko arriskua dago. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 5 gutxienez eta 12 gehienez; Donostian 7 gutxienez eta 15 gehienez; eta Gasteizen 2 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibilko da, 1-2ko indarrarekin, eta arratsaldean iparralderantz aldatuko da. Itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 2:07an eta 14:36an izango dira, eta itsasbeherak, 8:24an eta 20:22an.