Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 20 marzo 2011 8:03

BILBO, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur iparraldean zerua partez hodeitua egongo da oraindik eta barnealdeko bailaretan lanbro apur bat sortuko da. Eguna aurrera joan ahala hodeiak desegingo dira; ipar-ekialdean kostako zaio zertxobait jasotzea, baina arratsalderako udaberri itxurako giro polita espero da edonon. Ekialdeko haizea ibiliko da, ahul. Eguerdi aldera oso tenperatura atsegina edukiko dugu.

Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 9 gutxienez eta 14 gehienez; eta Gasteizen 4 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 3:34an eta 16:01ean izango dira, eta itsasbeherak, 9:50ean eta 22:13an.