Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 25 marzo 2011 18:23

BILBO, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giroa apenas aldatuko da. Goizean zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldean eta gauean zerua estalia geratuko da eta zaparradak botako ditu, trumoitsuak izan daitezke.

Hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu eta tenperatura atsegina espero da berriz, oro har, 15-20 gradu artean ibiliko dira maximoak. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez 21 gehienez; Iruñean 8 gutxienez eta 18 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 20 gehienez; eta Gasteizen 5 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du lehenengo bi milietan eta itsaskirria gainontzekoetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 8:17an eta 20:45ean izango dira, eta itsasbeherak, 1:58an eta 14:43an.