Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 29 marzo 2011 19:20

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean ez da euri kontu handirik espero. Zerua hodeitsu mantenduko da, egunaren bigarren partean batez ere, baina ateri egongo da orokorrean; dena dela, oraindik tanta batzuk botatzeko arriskua dago, txikia bada ere, arratsaldean bereziki.

Tenperatura minimoak jaitsiko dira; maximoek, aldiz, gora egin dezakete apur bat. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 6 gutxienez eta 15 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez; Gasteizen 5 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan, goizaldean mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta itsaskia eragingo du. Goizean hego-mendebaldekoa nagusituko da, 3ko indarrarekin ibiliko da eta itsaskirria eragingo du orduan. Egunaren bigarren partean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 00:59an eta 13:34an izango dira, eta itsasbeherak, 7:21ean eta 19:23an.