Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 31 marzo 2011 9:03

BILBO, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldiak hobetzera egingo du. Egunaren hasieran aurreko egunetan nagusi izan diren hodeien hondarrak ikusiko ditugu zeruan, baina goiza aurrera joan ahala desegingo dira eta arratsaldea eguzkitsua espero da.

Hegoaldeko haizearen laguntzaz, tenperatura maximoek gora egingo dute eta lurralde osoan 20 gradutik gora egongo dira. Tenperatura minimoak ere igoko dira, gutxi bada ere, eta epelak izatea espero da, baita barnealdean ere.

Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez; Iruñean 11 gutxienez eta 22 gehienez; Donostian 12 gutxienez eta 21 gehienez; Gasteizen 8 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ekialdera eta ipar-ekialdera egingo du, eta itsaso kizkurra eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 14:12an izango da, eta itsasbeherak, 8:03an eta 19:57an.