Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 6 abril 2011 17:49

BILBO, 6 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean ez da aldaketa handirik espero. Oso eguraldi ona espero da; ekialdean hodeiak ager daitezke, baina giroa eguzkitsua izango da nonahi eta bero puntuarekin jarraituko dugu. Hegoaldeko haizea ahulago ibiliko da eta arratsaldean kosta-partean itsasoko brisa gailenduko zaio; horrela kostaldeko giroa ez da hain sargoria izango.

Tenperatura minimoak epel samarrak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez; Iruñean 8 gutxienez eta 25 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 26 gehienez; eta Gasteizen 10 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan, egunaren lehenengo partean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eta gainontzekoetan itsaskirria eragingo du. Arratsaldean eta gauean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta orduan itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:19an eta 17:34an izango dia, eta itsasbeherak, 11:24an eta 23:38an.