Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 8 abril 2011 9:03

BILBO, 8 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur ez da aldaketa handirik espero. Zeruan ez da hodeirik egongo eta eguzkia izango da jaun eta jabe. Egunaren lehenengo partean haizeak hegoaldetik joko du, baina eguerditik aurrera brisa altxatuko da. Tenperatura ez da aldatuko eta eguneko beroenak 29-30 gradura gerturatuko dira berriro ere.

Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez; Iruñean 13 gutxienez eta 28 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 25 gehienez; eta Gasteizen 10 gutxienez eta 29 gehienez.

Itsasoan, egunaren lehenengo partean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria. Eguerdian ipar-ekialdera aldatu eta zakartu egingo da, 3-4ko indarrarekin; itsaskirria eragingo du orduan, itsaskiko guneekin arratsalde-gau partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13-14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 18:07an izango da, eta itsasbehera, 11:55ean.