Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 8 abril 2011 18:25

BILBO, 8 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean freskatu eta hodeiak ugaritu egingo dira. Eguna giro argiarekin eta zerua nahiko oskarbi agertuko da. Arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egin eta aldatzen hasiko da eguraldia: hodeiak ugarituko dira kostaldean eta poliki-poliki barnealdera ere sartuko dira hodei hauek.

Tenperatura maximoak 23-25 gradu bitartean ibiliko dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez; Iruñean 14 gutxienez eta 26 gehienez; Donostian 13 gutxienez eta 21 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan, goizean, hego-mendebaldeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Eguerdi aldera ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da, arratsalde-gau partean 4ko indarrarekin. Egunaren bigarren partean itsaskia izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 6:30etan eta 18:47an izango dira, eta itsasbeherak, 00:10ean eta 12:32an.