Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 10 abril 2011 9:03

BILBO, 10 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldia aldatu egingo da. Ipar-mendebaldeko haizeak behe-hodei asko pilatuko ditu kantauri isurialdean eta bertan zirimiri apur bat egin lezake. Tenperatura pittin bat jaitsiko da eta 20 graduren bueltan geratuko dira eguneko beroenak.

Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dra gutxienez eta 19 gehienez; Iruñean 11 gutxienez eta gehienez; Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez; eta Gasteizen 9 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta itsaskirria eragingo du. Ipar-osagaiko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 7:17an eta 19:38an izango dira, eta itsasbehera, 13:20an.