Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 13 abril 2011 9:03

BILBO, 13 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkena eguzkitsu dator. Goizaldean eta goizean goiz, hodei maskal batzuk gera litezke, baina ez dute luze iraungo eta giro eguzkitsua nagusituko da. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da.

Tenperatura maximoek gora egin eta giro epelagoa izango dugu, eta termometroa arratsaldearen hasieran 20 ºC-ren bueltan ibiliko da. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez; Iruñean 5 gutxienez eta 18 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 19 gehienez; Gasteizen 4 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 11:50ean eta 23:47an izango dira, eta itsasbehera, 17:23an.