Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 15 abril 2011 17:04

BILBO, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpena, larunbatean eguzki giroari eutsiko dio. Kantauri isurialdean garrantzi gutxiko hodei solteren bat ikusiko dugun arren, eguzkiari leku dezente utziko diote. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da.

Eguneko tenperaturak gora egingo du, eta 18-20 gradura igoko da, baina, berriz ere, egunsenti hotz samarra izango dugu. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez; Iruñean 6 gutxienez eta 18 gehienez; Donostian 8 gutxienez eta 18 gehienez; Gasteizen 3 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera egin eta 3-4ko indarra hartuko du. Itsaso kizkurra eragingo du hasieran eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin mendebaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 1:41ean eta 14:10ean izango dira, eta itsasbeherak, 7:59an eta 20:26an.