Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 20 abril 2011 18:29

BILBO, 20 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, aldaketarik apenas espero da ostegunerako. Urdingune zabalak irekiko dira tarteka, eta eguzkia ikusteko moduan izango gara. Arratsaldean berriro ere, ezegonkortasuna areagotu egingo da, bereziki barnealdean, eta hegoaldetik iritsiko zaizkigun hodeigune trinkoek zaparradaren bat edo beste utz dezakete, eta trumoi-ekaitzak ere jo dezake punturen batean.

Hegoaldeko haizearekin, gorabehera handirik gabe jarraituko dugu termometroetan eta eguneko altuenak 20-25 gradu artean geldituko dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dora gutxienez eta 26 gehienez; Iruñean 12 gutxienez eta 21 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 25 gehienez; Gasteizen 11 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko tokietan itsaskirria, itsaskiko guneekin. Eguerdian eki-osagaira aldatuko da, 2-3ko indarrarekin, 4ko tarteekin, eta orduan itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:22an eta 17:43an izango dira, eta itsasbeherak, 11:38an eta 23:55ean.