Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 30 abril 2011 14:05

BILBO, 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Zeruak hodeitsu jarraituko du eta noizbehinka zaparradak botako ditu, bereziki arratsaldean eta bustitzeko aukera handiagoa izango da barnealdean. Tarteka trumoiak jo dezake.

Tenperaturak antzera jarraituko du edo apur bat beherago. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez; Iruñean 10 gutxienez eta 21 gehienez; Donostian 13 gutxienez eta 20 gehienez; Gasteizen 9 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria gainontzekoan. Goizean iparraldera aldatuko da 3ko indarrarekin itsaskirria eraginez. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 2:15ean eta 14:33an izango dira, eta itsasbeherak, 8:31n eta 20:19an.