Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 5 mayo 2011 9:03

BILBO, 5 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hego-haizea izango da. Hego-ekialdetik joko du eta tenperatura igoarazi egingo du; maximoak 23-25 gradu ingurura iritsiko dira. Zerua nahiko garbi egongo da ordu askotan. Arratsaldean, beroaren eraginez trumoi-hodeiak haziko dira eta posible da zaparradaren bat edo beste botatzea, bereziki barnealdean.

Tenperaturei dagokienez, hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez; Iruñean 10 gutxienez eta 25 gehienez;

Donostian 12 gutxienez eta 24 gehienez; Gasteizen 8 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin; gauean hego-ekialdekoa nagusituko da eta zakartu egingo da, 5eko tarteekin. Itsaskirria izango da, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran; gero handitu, eta arratsaldean 1-1,5 metro ingurukoak izango dira.

Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 16:37an izango da, eta itsasbeherak, 10:31an eta 22:46an.