Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 6 mayo 2011 19:09

BILBO, 6 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Nahasi egongo da eguratsa. Hodeitza oso aldakorra izango da, hodeitzar ilunak eta ostarteak tartekatuko dira eta edozein unetan eta lekutan bota ditzake zaparrada trumoitsuak, bereziki barnealdeko puntuetan eta ekialdean.

Hego-haizea ibili arren, tenperatura apur bat jaitsiko da eta eguneko altuenak 21 eta 24 gradu artean geratuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez; Iruñean 12 gutxienez eta 20 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 24 gehienez; Gasteizen 13 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5-6ko tarteekin; lehen bi milietan itsaskirria izango da eta gainerakoan itsaskia edo itsaski handia. Arratsaldean haizea baretu egingo da, baina gauean berriro zakartu eta mendebaldera aldatuko da. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:36an eta 17:50ean, eta itsasbeherak, 11:42an eta 23:57an.