Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 9 mayo 2011 19:13

BILBO, 9 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar ez dugu aldaketa handirik sumatuko. Hodeitza gaur baino handiagoa izango da baina eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan, urdingune zabalak nagusituko dira. Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira eta lurraldearen hegoaldean ekaitz bakanak garatu daitezke. Goiz partean, haizek hego-ukituarekin joko du eta arratsaldean brisa leun bat altxatuz joango da.

Tenperatura beroenak 25 graduren bueltan ibiliko dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez; Iruñean 12 gutxienez eta 27 gehienez; Donostian 13 gutxienez eta 22 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 8:18an eta 20:40an izango diar, eta itsasbeherak, 2:12an eta 14:34an.