Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 15 mayo 2011 7:03

BILBO, 15 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur goizean euria egingo du baina arratsaldean egoera lasaiagoa izango da. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, kantauri isurialdean bereziki. Arratsaldean, poliki-poliki atertzen joango da eta tarteka ostarte zabalak ikusiko ditugu, hegoaldean batez ere. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da.

Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira oraindik; barnealdean 15 gradutik behera kokatuko dira termometroak eta 16 graduren inguruan kostaldean. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez; Iruñean 7 gutxienez eta 14 gehienez; Donostian 11 gutxienez eta 16 gehienez; Gasteizen 7 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, goizean 4ko tarteekin; itsaskirria eragingo du, goizean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15-16 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 13:43an izango da, eta itsasbeherak, 7:32an eta 20:00etan.