Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 19 mayo 2011 9:02

BILBO, 19 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giroak egonkortzera egingo du eta noizean behin, tantaren bat bota dezakeen arren, oro har, ateri eutsiko dio. Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina egunak aurrera egin ahala, garbitzera egingo du.

Tenperaturak ildo beretik jarraituko du eta ekialdeko haize ahula ibiliko da. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez; Iruñean 12 gutxienez eta 23 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 23 gehienez; Gasteizen 10 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatu eta zakartu egingo da, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, eta gero itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 1,5 metrokoak.

Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 16:40an izango da, eta itsasbeherak, 10:38an eta 22:55ean.