Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 28 mayo 2011 9:03

BILBO, 28 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguraldiak hobera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka hodeitsu egongo da kantauri isurialdean. Hala ere, goizak aurrera egin ahala zerua hodei gutxirekin geratuko da. Haizea eki/ipar-ekialdetik sartuko da, ahul-bizi.

Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 20-22 gradu artean kokatuko dira lurralde osoan. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez; Iruñean 9 gutxienez eta 22 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 20 gehienez; Gasteizen 6 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, eta goizean zehar ipar-ekialdetik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu eta goizean zehar metro batera jaitsiko dira.

Uraren tenperatura 17-18 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 12:36an izango da, eta itsasbehera, 18:30etan.