Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 4 junio 2011 9:03

BILBO, 4 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguna giro nahasia eta aldakorrarekin dator. Euri kontuekin jarraituko dugu, gainera arratsaldean ezegonkortasuna areagotu eta zaparradak ugariagoak izango dira batez ere ekialdean; trumoi-ekaitzak botatzeko arriskua dago. Goizean euri gutxi egingo du eta bustitzeko arriskua kantauri isurialdera mugatuko da.

Ipar ukituko haizearen eraginpean jarraituko dugunez, hodeiak pilatuko dira ipar partean, baina hala ere, tarteka hodei geruza zulatu eta eguzkia ikusiko dugu. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du, eta beroenak 20 gradu ingurukoak izango dira.

Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez; Iruñean 12 gutxienez eta 22 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 20 gehienez; Gasteizen 11 gutxienez eta 20 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, metro betera jaitsiz.

Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 16:59an izango da, eta itsasbeherak, 10:55ean eta 23:10ean.