Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 14 junio 2011 7:03

BILBO, 14 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, antizikloiaren menpe egongo gara gaur. Giro egonkorragoa espero dugu eta zerua, oro har, guztiz garbi egongo ez den arren, eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Gainera, tenperaturak gora egingo du eta balio maximoak 23-25 gradu ingurura igoko dira. Haizea ahul ibiliko da eta ipar-ekialdeko norabidea nagusituko da. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dra gutxienez eta 24 gehienez; Iruñean 13 gutxienez eta 27 gehienez; Donostian 14 gutxienez eta 24 gehienez; Gasteizen 11 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, ipar-ekialdeko norabidea nagusi, 2ko indarrarekin eta 3ko tarteekin arratsaldean, eta itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin arratsaldean. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 18-19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 14:08an izango da, eta itsasbeherak, 8:04an eta 20:26an.