Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: domingo, 26 junio 2011 7:05

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur beroa izango da albiste. Hego ukituko haizea harro samar ibiliko da mendi inguruetan, eta eguzkiarekin batera asko igoaraziko dute tenperatura, bai gauekoa baita egunekoa ere. Tenperatua altuenak 33-37 gradukoak izango dira. Egunean zehar pilatuko den bero zakarraren ondorioz, trumoi-hodeiak garatu eta iluntze partean ekaitz bakanen bat bota dezake.

Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez; Iruñean 13 gutxienez eta 31 gehienez; Donostian 12 gutxienez eta 27 gehienez; eta Gasteizen 7 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasoan eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, gainontzeko lekuetan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 11:36an izango da, eta itsasbehera, 17:34an.