Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 3 septiembre 2011 16:05

BILBO, 3 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Egunaren lehen partean zerua nahiko ilun egongo da eta euria egingo du; batez ere kantauri isurialdean non tarteka mardul egin dezakeen. Arratsaldean atertzera egingo du, Bizkaian lehenengo eta gero ekialdean, eta ostarteak irekiko dira.

Giroa dezente freskatuko da, izan ere termometroa ia lurralde osoan ez baita 20 edo 22 gradutik pasatuko. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Iruñean 15 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 21 gehienez, eta Gasteizen 13 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo da, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 7:42an eta 20:09an izango dira, eta itsasbeherak, 1:30etan eta 13:54an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.