Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 13 septiembre 2011 11:14

BILBO, 13 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, irailaren 13an, ildo beretik jarraituko dugu, zerua ia urdin eta tenperaturak balio atseginetan. Goizaldean behe-laino batzuk sortuko dira, baina goizeko lehen orduetan eguzkiak xurgatu egingo ditu, eta zerua garbi agertuko da. Arratsaldean, haizeak ipar-ukitua hartuko du, eta hodei maskal batzuk iritsiko zaizkigu, bereziki kostaldera; ilunabarrerako zerua goibelduz joango da.

Tenperaturak koska pare bat behera egingo badu ere, 24-28 gradu artean geldituko dira eguneko beroenak. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Iruñean 15 gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 25 gehienez, eta Gasteizen 12 gutxienez eta 27 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta ipar-osagaitik finkatuko da arratsaldean 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du egunaren lehenengo partean eta itsaskirria egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgora 16:02an izango da, eta itsasbeherak 9:35ean eta 22:18an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.