Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 17 septiembre 2011 16:05

BILBO, 17 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, irailaren 18an, udazkeneko giroa izango da ipar partean. Kantauri isurialdean zerua hodeitsu agertuko da eta tarteka euria egingo du. Zenbat eta hegoalderago joan, bustitzeko aukera orduan eta txikiago izango da eta hodeitza saretuago agertuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du kostaldean eta baita Nafarroa barnealdean.

Gainera, tenperaturak behera egingo du eta oro har, nekez gaindituko dute 20 graduko muga termometroek. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Iruñean 12 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 19 gehienez, eta Gasteizen 11 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4eko indarrarekin, 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 6:21ean eta 18:40an izango dira, eta itsasbeherak 00:09an eta 12:24an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.