Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 3 septiembre 2010 9:06

BILBO 3 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro eguzkitsua eta beroa bueltatuko dira. Eguna lehen orduetan behe-lainoa barnealdeko zenbait haranetan agertuko da, baina goizeko lehen ordu horiek pasatuta, zeruan eguzkia nagusituko da.

Zerua dotore eta termometroak ildo beretik jarraituko du gora-behera txiki batzuekin; maximoak 1-2 gradu altuagoak izango dira. Hiriburuei dagokienez, Bilbon, gutxienez 15 eta gehienez 27 gradu izango dira; Iruñean, gutxienez 13 eta gehienez 28; Donostian, gutxienez 14 eta gehienez 26; eta Gasteizezn, gutxienez 10 eta gehienez 28.

Itsasoan, mendebalde-osagaiko haizeak, 2-3ko indarrarekin, arratsaldean ipar-ekialdera aldatuz, itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 9:57an eta 23:20an izango dira, eta itsasbehera, 16:49an.

Contenido patrocinado